Donostiako aireportura doan autobusa geltokitik aterako da, eta ez Federico Garcia Lorca pasealekutik
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, gaur abian jarriko den E30 linea (Donostiako aireportura doana) Donostiako autobus geltokitik aterako da azkenean, eta ez Federico Garcia Lorca pasealekutik, hasieran aurreikusita zegoen bezala.
Aldaketa horrekin, zerbitzu honek inguruko bizilagunei traba gehiago eragitea saihestuko duela adierazi du Azahara Dominguez diputatuak.
Beraz, autobus geltokitik irtengo da 7:05, 8:05, 9:05, 10:05, 11:05, 12:05, 15:50, 16:50, 17:50, 18:50 eta 19:50ean, eta aireportutik, berriz, 7:35, 8:35, 9:35, 10:35, 11:35, 12:35, 16:20, 17:20, 18:20, 19:20 eta 20:20ean.
Gainera, zerbitzu hori martxan jartzearekin batera, E21 zerbitzuak aireportuan sartzeari utziko dio, 21:45eko bidaia izan ezik.
Lurraldebuseko gainerako zerbitzuetan bezala, ordainketa autobusean bertan egin ahal izango da, eskudiruaren edo Mugi txartelaren bidez.