Cementos Rezolako langileak greba mugagabera, 56 kaleratzeen kontra
Enpresak 56 langileri eragingo liokeen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) ezarri nahi du.
Añorgako Cementos Rezola enpresako zuzendaritzak Enplegu Erregulazioko Espedientea (EEE) aplikatu nahi du, 56 langileren lanpostuak arriskuan jarriz.
Sindikatuek azaldu dutenez, enpresak CO2 isuriak murriztu behar dituela argudiatuta, “porlana ekoizteari utzi behar diola”, zementuaren osagai nagusia dena. Enpresa batzordeak argi du “Trantsizio Ekosozialista bidezkoa egitea guztiz beharrezkoa dela bai enpresa honetan bai beste batzuetan, baina trantsizio hori justua izan behar du eta ez langileen bizkarrean egin, lanpostuak bermatzeko alternatibak bilatu behar dira”.
Enpresak hartu nahi dituen neurriak ikusita, langileek ekainaren 28tik aurrera greba mugagabea hastea erabaki dute, lanpostuen defentsan.