Olatz Santanak 2026ra arte berritu du Realarekin
Olatz Santana atezain txuri-urdinak kontratua berritu du Realarekin beste bi denboraldiz, 2025-2026ko denboraldiaren amaierara arte. Elene Lete atezainaren ordezkoa da Santana, eta talde titularrean sartzeko borrokan jarraituko du. “Amets bat da Realean jarraitzea. Oso bide berezia izan da honaino ekarri nauena”, adierazi du atezain hernaniarrak.