Parisko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetan hainbat donostiarrek parte hartuko dute
Ezkerretik eskuinera: Goizane Alvarez diputatua, Andy Criere surflaria, Janire Gonzalez surflaria, Iñigo Llopis igerilaria, Nahia Zudaire igerilaria, Marta Pastor Kiroletako zuzendaria, Marta Pastor Kiroletako zuzendaria eta Miren Lazkano piraguista.
Gipuzkoako Aldundia Gero eta gutxiago falta da Parisko Olinpiar —uztailaren 26tik abuztuaren 11ra— eta Paralinpiar Jokoetarako —abuztuaren 28tik irailaren 8ra–. Orotara, Gipuzkoako hamaika kirolari sailkatu dira, momentuz, Parisen lehiatzeko. Goizane Alvarez Kirol diputatuak jokoetan izango diren kirolariak zoriondu ditu, eta uste du gipuzkoarren zerrenda luzatu egin daitekeela.
Gipuzkoar horien artetik, donostiarrak asko dira: Maialen Chorraut, Miren Lazkano eta Pau Etxaniz piraguistak, Andy Criere surflaria, Dario Brizuela saskibaloi jokalaria, Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire igerilariak, eta Ander Cepas mahai tenis jokalaria.


