Atrastarrak kuadrilla, Herrerako lehenengo giza probako garailea
Azken urteotan Intxaurrondo Zaharrean egin duten moduan, Herrerako jaietan ere giza proba apustua egin dute aurten, Ederrena kaleko aldapan gora. Larunbat arratsaldean egin zuten, eta auzoko hiru kuadrilla aritu ziren: Rufotarrak (urdinak), Tintintarrak (arrosak) eta Atrastarrak (berdeak). Haur kuadrilla batek ere hartu zuen parte, eta 100 kiloko harria minutu bat eta hemezortzi segundoko denboran igo zuten.
Altza Herria 500 kiloko harria igo zuten aldapan gora aipaturiko hiru kuadrillek, eta batzuk beste batzuk baino finago aritu ziren; jai luzeen eta entrenamendu faltaren ajea nabarmena izan zen kuadrillaren batean. Azkenean, Atrastarrak izan ziren garaile, minutu bat eta 44 segundoan eraman baitzuten harria goraino. Tintintarrak izan ziren bigarren (1,50 minutu) eta Rufotarrak izan ziren mantsoenak, harria bi minutu eta segundo bateko denboran igota.
Honezkero jaiak bukatuta, urtebete dute aurretik herreratarrek entrenatzeko, eta hurrengo urtean ikuskizun are hobea emateko.