Emma Ramirezek bigarren aro txuri-urdina luzatuko du
Realak giltzarrietako bat lotu du talde sendoa eraikitzeko. Emma Ramirez jokalari kataluniarrak kontratua berritu du 2025-2026 denboraldiaren bukaerara arte. Horrela, talde txuri-urdinean bizitzen ari den bigarren aroa luzatuko du.
Klubak nabarmendu duenez, erabakigarria izan zen taldearen sailkapen historikoa lortzeko, eta Espainiako Kopako finalera iristeko. Aldiz, kataluniarrak hauxe adierazi du kontratua berritu ondoren: “Emaitzak alde batera utzita, nik gustura sentitu nahi dut, eroso sentitu, eta, alde horretatik, Donostia nire bigarren etxea bezalakoa da. Realak konfiantza eman dit, eta hori da gehien baloratzen dudana”.