Umorearen festibala eta kearen monopolioa
Udara Euskal Herrian motza da; aurten, asteazkena tokatu da. Kar, kar, kar. Euskal Herrian, astean bi aldiz egiten du euria: astelehenetik asteazkenera, lehenengo, eta ostegunetik igandera bigarren. Kar, kar, kar.
Garai batean, euskaldunak geure umore onarengatik ginen ezagunak Europan —bai, donostiarrak barne, klixe ororen kontra—, baina aspaldi hautatu genuen umore eskasaren festibaletan lehen postuetan aritzea. Ez dakit Vaya Semanita izan zen umore txarraren hasiera horren liderra, edo ibiltzea elkarri mokoka, elkarren kontra. Tiroek eta negar gas eragileek ez dute umore onerako lur emankorrik uzten, egia esan.
Gas negar eragilerik jada ez dute erabiltzen poliziek, egun kalera irten aurretik hasten dira eta kontrolak. Baina jaietan guk eramaten ditugu zezensuzkoak, eta guk pizten ditugu suak. Urte osoan zehar hala izan dadila. Eta irribarrez e. Txiste txarrekin ere kar, kar, kar.