Altxa Harria kuadrilla, Altzako sanmartzialetako giza proban garaile
Giza probak ohitura bihurtzen ari dira azken urteotan Donostiako jaietan —Intxaurrondo Zaharrean, Antiguan eta Herreran egin dute azken urteotan, besteak beste—, eta, hain zuzen ere, Altzako San Martzial jaietan giza proba berreskuratu dute aurten, hogei urteren ostean.
Urtero idi demak egiten dituzten tokian —aurten ere egingo dituzte, uztailaren 2an—, San Martzial plazako probalekuan, elkartu dira hiru kuadrilla parte hartzaileak: Harrikada (txuri-urdinak), Harribedertxi (beltzak) eta Altza Harria (berdeak). Bost minututan ahalik eta plaza gehien egitea zen erronka, eta Altxa Harria taldea izan da garailea, hamabi plaza eginda; beste biek hamaikana plaza egin dituzte. Sari gisa, urdaiazpiko bat jaso dute irabazleek, eta giro ederrean amaitu dute saioa, hirurek elkarrekin.
Jarraian, bideoa eta irudi bilduma ikus ditzakezue: