Bapo eta giro ederrean bazkaldu dute Altzako sanmartzialetan
Herrerako jaiak gaindituta, sanmartzialetan murgilduta daude Altzan asteburu honetan. Gaurkoan, goizean besteak beste giza probaz eta pilota partidez disfrutatu ostean, saiheski jan ederra egin dute frontoiko herri bazkarian.
Haur, gazte zein helduak elkartu dira, giro ezin hobean, eta egunari, gauari eta jaien datozen egunei aurre egiteko indarrak hartu dituzte. Jarraian, bazkariko irudi bilduma ikus dezakezue: