Synne Jensen golegilea Atletico Madrilen ariko da datorren denboraldian
Reala utzi ondoren, Synne Jensen aurrelari norvegiarra fitxatu du Atletico Madrilek. Ekainaren 30ean bukatu zen txuri-urdinekin zuen kontratua, eta klubak aurreratu zuen Jensenek ez zuela jarraituko. Are gehiago, ligako azken partidaren bukaeran omendu eta agurtu zuten.
Norvegiarra 2022ko urtarrilean fitxatu zuen Realak, eta bi denboraldi eta erdi egin ditu taldean. Batez ere, 2023-2024 denboraldian erakutsi du aurrelari gisa duen maila, bera izan baita taldeko golegile nagusia: hamasei gol egin ditu —hamalau ligan eta bi kopan—.