Javier Nicolau da Gipuzkoa Basketen lehen fitxaketa
Gipuzkoa Basketek datorren denboraldirako lehen fitxaketa iragarri du: Javier Nicolau (Castello, Herrialde Katalanak, 1997) pibota. Urrezko LEB ligan aritu da Clavijo taldearekin, eta batez besteko zenbaki onak izan ditu: 10,6 puntu, 5,8 errebote eta 12,2ko balorazioa.
2024-2025 denboraldiko hirugarren jokalaria da, bat egin duelako jarraituko duten Manex Ansorregirekin eta Aitor Zubizarretarekin. Klubak datozen asteetan iragarriko ditu gainerako fitxaketak. “Kirol zuzendaritzak lanean jarraitzen du taldearen piezak lortzeko eta ilusioa sortuko duen talde lehiakorrena eraikitzeko”, adierazi dute.