Hemezortzi emakume bikote trontzan arituko dira Intxaurrondo Zaharreko jaietan
Intxaur jaiak pasatu berritan, intxaurrondotarrak auzoko hurrengo jaietan pentsatzen ari dira dagoeneko: Intxaurrondo Zaharreko jaietan. Iraileko bigarren asteburuan izango dira, eta aurtengo berritasun nagusia iragarri berri dute: trontza txapelketa.
Azken urteotan Lizardiko aldapan gora Maldapa giza proba egin ostean, beste pauso bat emango dute aurten. Hain zuzen ere, hemezortzi emakume bikote lehiatuko dira trontzan, jaietako larunbatean (irailak 7), 18:00etan. Jarraian, bikote guztiak ikus ditzakezue, txapelketako kartelean: