Violeta Quiles jokalaria da lehendabiziko fitxaketa
Realak 2024-2025 denboraldiko lehen fitxaketa iragarri du: Violeta Quiles jokalari espainiarra. Bi urteko kontratua sinatu du talde txuri-urdinarekin, 2025-2026 denboraldiaren bukaerara bitarte.
24 urte ditu, Cartagenakoa da eta ezker hegalean jokatzen du. Betisen aritu da azken bi denboraldietan, baina esperientzia luzeagoa du emakumezkoen ligan. Cartagena, Dolorense eta Alhama taldeetan aritu zen aurretik.
Klubak adierazi duenez, Quilesek abiadura eta trebetasuna emango dio taldeari. Jokalaria, berriz, oso pozik dago harturiko erabakiarekin, eta hazten jarraitzeko gogotsu dagoela esan du.