Aparkalekuen tarifen igoera «adar jotze bat» dela dio RACVNk
RACVNk, Hego Euskal Herriko Automobil Klubak, salatu du Erdialdeko aparkalekuen tarifen igoera “adar jotze bat” dela donostiarrentzat eta gipuzkoarrentzat. Izan ere, prezioen igoerak ez ditu bisitariak eragotziko, gehienek ez dakitelako zein den aparkatzerako garaian ordaindu beharreko prezioa.
Adierazi dutenez, neurriak donostiarrei eta gipuzkoarrei egingo die kalte, ordea: zerbitzu beragatik gehiago ordaindu beharko dute, eta haiek izango dira zentrora joateko arazoak izango dituztenak.
Hortaz, enpresak zalantza handiak ditu neurriaren asmoen inguruan: asmoa ezagutzera eman dena baldin bada, inprobisazio eta gaitasunik ezaren arazoa agerian utziko luke; aitzitik, dirua biltzea baldin bada interesa, hiritarrak “inolako enpatiarik gabe” engainatzen saiatuko liratekeela dio.
Gauzak horrela, ez litzaioke harrituko udalak tarifen igoera irailera luzatzeko asmoa iragarriko balu, udan bizitako “esperientzia ona” dela medio. Izan ere, hainbat aurrekari ditu udalak, haien ustez; San Martin kalearen mozketa, esaterako. Sortutako arazoak nabarmenak izan zirela, baina, hala ere, behin-behineko neurria iraunkor bihurtu zela salatu dute.