ELAk topaketa antiarrazista antolatu du sindikatuaren delegatu migratuekin
ELAk aurrerapausoak ematen jarraitzen du, militante migratzaileak antolatzeko saiakeran; hala, lau herrialdeetako hogei delegatu migratu inguru batu ditu gaur goizean Donostian, sindikatuaren enfoke antiarrazistan sakontzeko eta negoziazio kolektiboan ekarpenak egiteko.
Zenbait talde dinamika egin dituzte, negoziazio kolektiboan kutsu antiarrazista duten klausulak txertatzeko; izan ere, negoziazio kolektiboko plataformek pertsona migratuek dituzten behar eta interesei erantzun behar die, eta horretan dabil ELA, buru-belarri. Hainbat elementu aztertu eta partekatu dituzte bertan; besteak beste, baimenen auzia, oporrak, lanaldia eta soldata arrakala. ELAk elementu horiek aztertzeko eta negoziazio kolektiboko plataformetan txertatzeko konpromisoa hartu du.