Turistifikazioak gazteen bizitzan duen eragina landuko du Bizilagunekin plataformak
Bizilagunekin plataformak tailer bat egingo du uztailaren 18an, osteguna, 18:00etan, turistifikazioak gazteengan nola eragiten duen eztabaidatzeko. Teila fabrikan egingo duten berriketaldian, Donostiako turistifikazioak gazteen lanean, etxebizitza aukeran, aisialdi eskaintzan eta bestelakoan duen eraginaz ariko dira eta, iritziak eta bizipenak partekatuko dituzte.
Besteak beste, espekulazioa eta prekarietatea hizpide izango duen tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da, afixetan bertan ezarritako QR kodearen bitartez, edo Bizilagunekin plataformaren webgunearen bidez.