Bizkaiko uretan lehiatuko dira traineruak asteburuan
Bizkaira doaz asteburu honetan gizonezkoen zein emakumezkoen Donostiako traineruak, Bilboko eta Sestaoko estropadetan lehiatzera. Hain zuzen ere, Bilboko Bandera jokatuko dute larunbatean eta Sestaoko Bandera igandean.
Euskotren Ligan, Donostia Arraun Lagunak da, momentuz, liderra eta traineru garaiezina. Hain zuzen ere, orain arte jokatutako lau estropadak irabazi dituzte, oso maila altua erakutsita. Donostiarra, bestalde, laugarren postuan dago ligako sailkapenean; maila ona erakusten ari da, baina ez da lortzen ari Donostia Arraun Lagunaken, Orioren eta Tolosaldearen mailara iristea. Emakumezkoen Bilboko estropada 17:20ean abiatuko da eta Sestaokoa 11:25ean.
Eusko Label Ligan, Bermeo da maila altuena erakusten ari den trainerua eta ligako lider argia. Donostiarra ez dabil makal, eta lau onenen artean sartzeko borrokatuko du asteburu honetan ere, ligako bosgarren postuan baitago une honetan, Bermeoren, Zierbenaren, Hondarribiaren eta Orioren atzetik. Gizonezkoen Bilboko estropada 18:16ean abiatuko da eta Sestaokoa 12:21ean.