Fernando Mitxelenak Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du
Fernando Mitxelena tiratzaile donostiarrak lortu du helburua: Parisko Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da. 2016ko eta 2020ko Jokoetan ez zuen lortu helburua, baina oraingoan bai, Mitxelena Parisen egongo da.
Eskiatzailea izan zen bere kirol ibilbidearen hasieran, baina diziplina hori utzi ostean, tiroan murgildu zen. Duela gutxi, Espainiako bi errekor hautsi zituen Mitxelenak. Bestalde, Kemen klubeko presidente izan da urte luzez.