Aita Mari omendu dute kaiko karmenetan
Karmen eguna da gaur, hilak 16, eta, ohiko legez, jarduera tradizionalak egin dituzte kaiko Karmengo jaietan goizean zehar.
Gaur goizean, Aita Mariri omenaldia egin diote kaian haren omenez dagoen bustoan, udaleko txistulariekin. Ondoren, Karmengo Ama Birjina hartuta, itsas prozesioan abiatu dira, aurten hil diren arrantzale eta saregileak gogoratuz eta itsasoan lore eskaintza eginez. Ontzian, besteak beste, txistulariak eta udal agintariak joan dira. Jarraian, goizeko irudi bilduma ikusi dezakezue: