Diego Ricok Getafen jokatuko du
Diego Rico atzelariak Getafen jokatzen jarraituko du, Realak iragarri duenez. Talde madrildarrean utzita jokatu zuen pasa den denboraldian, eta erosketa aukera nahitaezkoa zuen Getafek.
Horrela, jakina zena baieztatu du klub txuri-urdinak, eta “esker ona” adierazi dio jokalariari, “klubean egondako denboran erakutsitako esfortzu eta dedikazioarengatik”: “Onena opa diogu bere etorkizun pertsonal eta profesionalean”.