Euskararen Eguna aurrera eramateko diru laguntzak onartu ditu udalak
Donostiako Udalak onartu du hiriko hainbat elkarteri 7.100 euro ematea diru laguntzetan, 2024ko Euskararen Eguneko egitaraua aurrera eramateko.
Oinarrietan aurreikusitako 7.500 euro horietatik 7.100 euro gastatu direnez, gainerako 400 euroak Auzoetako plan integralak diru laguntza lerrora bideratu dira, oinarrietan zehazten den moduan. Horrela, irabazi asmorik gabeko hamar elkarteri 40.400 euro ematea onartu dute, auzoetako plan integralak aurrera eramateko.
Beste diru laguntzak
Udalak beste diru laguntza batzuk ere onartu ditu. Batetik, 44.275 euro banatuko dituzte 24 auzo elkarteren artean, mantentze gastuetarako. Aldiz, 26.098 euro bideratuko dituzte zazpi elkartek herritarren partaidetzarako proiektuak garatzeko.
Bestetik, irabazi asmorik gabeko hogei erakundeen artean 50.240 euro banatuko dituzte, bakearen, giza eskubideen eta aitortu gabeko edo behar bezala ikusarazi gabeko memoria historikoa berreskurapenaren aldeko jarduerak egiteko.