Gizon bat atxilotu dute Loiolako Erriberan, arma zuriz mehatxu egitea egotzita

Gizon bat atxilotu zuten atzo gaualdean, Donostiako Bartzelona etorbidean, arma zuriz mehatxu egitea egotzita. Ertzaintzaren patruila bat, udaltzainak eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu ziren, eta gertatutakoa ikertzen ari dira orain.