Udan, TAO zerbitzuaren egoiliarrek hiriko gainerako sektoreetan aparkatu ahalko dute
Udako hainbat ekitaldi direla eta, uztailaren 22tik irailaren 30era arte, TAO zerbitzuaren egoiliarrek —aparkaleku baimena dutenek—, hiriko gainerako sektoreetan libre aparkatzeko aukera izango dute. Zehazki, 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako egoiliarrek posible izango dute.
Dena dela, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan —15 minutuko eremuko guneetan— araututako ordutegiaren barnean.