Alazne Estensoro Realaren lehen taldeko atezaina izango da
Etxeko jokalariei aukerak emateko konpromisoari eusten dio Realak. Horrela, Alazne Estensoro atezaina emakumezkoen lehen taldearekin ariko da 2024-2025 denboraldian. Lazkaoko atezaina 2021eko udan iritsi zen hirugarren taldera eta hiru denboraldiren ondoren, lehen taldeko jokalaria da.
Bigarren taldearen igoeraren protagonista eta Europako 17 urtez azpiko txapeldunordea da. “Nire betiko ametsa da hau”, adierazi du Estensorok.