Estatu kolpe faxistaren eta frankismoaren biktimak oroitu dituzte
Atzo, 88 urte bete ziren militarren altxamenduak Espainiako Estatuko gerra zibila eragin zuenetik. Hori dela eta, urteroko moduan, Donostiako Errepublikarrak Ijeantea kaleko Dual eskulturaren aurrean bildu ziren, faxismoa gaitzetsi eta gerra zibilaren eta frankismoaren biktimak oroitzeko.
“Faxismoa, inoiz ez. Egia, Justizia, erreparazioa” lelopean elkartu ziren, 18:30ean deitutako elkarretaratzera. Memoria ekitaldian, halaber, lore eskaintza bat egin zuten estatu kolpeak eta 40 urteko diktadurak eragindako biktimen omenez: “Egungo eta etorkizuneko belaunaldiek, hisotria, kultura eta askatasunaren bitartez, jakin dezatela emakume eta gizon anonimo mordoa aritu zirela mundu berri bat sortzeko borrokan. Eta horiek leku bat izan behar dute gure oroimenean, gure historian duten moduan”, aldarrikatu zuen bozeramaileak, hitza hartzerakoan.