Auto klasikoak elkarretaratu dira

Jan, edan eta dantza baino ez omen da egiten jaietan. Ordea, bestelako jarduerak ere izaten dituzte auzoko festetan. Esaterako, Amara Berriko Karmengo jaietan auto klasikoen elkarretaratzea egin ohi dute. Baita aurten ere. Gregorio Ordoñez kalearen zati bat itxi, eta han jarri dituzte hainbat auto. Batzuk benetan klasikoak eta zaharrak, eta beste batzuk berriagoak. Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Horretarako, argazki bilduma ikusi beharko duzu.
















