Javi Lopezekin ezker hegala sendotu nahi du Realak
Realak Javi Lopez atzelaria fitxatu du. Kanariarrak 2029-2030 denboraldiaren bukaera arte sinatu du talde txuri-urdinarekin. Horrela, ezker hegala sendotuko du Aihen Muñoz eta Sergio Gomez jokalariekin batera.
2002ko martxoaren 25ean jaio zen Santa Cruz Tenerifekoan. Orotavan eta Tenerifen aritu ondoren, Alavesek 15 urte zituela fitxatu zuen. Horrela, gasteiztarren harrobian sartu zen. Alavesen beheko maila guztietatik igaro ondoren, 18 urterekin debuta egin zuen lehen taldearekin, lehen mailan.
Gaztea izan arren, Lopezek 92 partida jokatu ditu arabarrekin. Gainera, Espainiako selekzioaren beheko mailetan aritu izan da.