Karrikaburuk ez du lekurik, momentuz
Realak jokalari gehiago agurtu ditu, ongietorria eman baino. Hainbat dira Zubieta utzi duten jokalariak, eta horien artetik azkena Jon Karrikaburu da. Elizondoko aurrelariak Racing Santander taldean jokatuko du utzita hurrengo denboraldian. Are gehiago, nafarrak ez du aukerarik izan txuri-urdinekin denboraldiaurreko partida bakar bat ere jokatzeko —atzo izan zuten lehena, eta galdu egin zuten Alavesen aurka penaltietan—.
Ekainera arte ariko da Karrikaburu Santanderren, eta, beraz, ez da Realaren lehen taldeko aurrelarietako bat izango. Hori dela eta, nafarra azken hiru denboralditan laugarrenez ariko da utzita beste talde batean. Leganes, Alaves eta Andorra taldeetan aritu da, eta ez du nahi beste minutu jokatzeko aukerarik izan. Dena dela, ondo aritu zen Realaren bigarren taldearekin bigarren mailan, Xabi Alonsoren aginduetara. Orduan, hamaika gol egin zituen.