Josip Vrankicek beste urtebetez jarraituko du Gipuzkoa Basketen
Josip Vrankic jokalariak beste denboraldi batez jokatuko du Gipuzkoa Basketen, kontratua berritu baitu klub donostiarrarekin. Iazko udan heldu zen klubera, beraz, bere bigarren denboraldia izango da Gipuzkoa Basketen.
Pasa den denboraldiko liga erregularrean, batez beste, 8,6 puntu eta 3,5 errebote lortu zituen partidako, eta hamar puntu baino gehiago sartu zituen hamalau partidatan.
Horrela, momentuz, zazpi dira 2024-2025eko denboraldira begira konfirmatutako jokalariak: Aitor Zubizarreta, Isaac Mayo, Manex Ansorregi, Ander Martinez, Mads Stürup, Javier Nicolau eta Vrankic bera.