Merquelanzek Reala utzi du
Ez du desio zuen arrakasta lortu Realarekin, batez ere, lesio larriek aukera hori galarazi diotelako. Martin Merquelanz irundarrak 2025era arte zuen kontratua txuri-urdinekin, baina harremana etetea erabaki du. Horrela, Reala utzi eta bere kirol ibilbideari beste talde batean eman nahi dio jarraipena. Diotenez, Eibar taldearekin hainbat lan saio egingo ditu armaginek fitxatzen duten ala ez erabakitzeko.
Realean hamabi urte egin ditu Merquelanzek, eta zeresana eman duen bakoitzean, belauneko lesio larriek zapuztu dute haren sasoi ona. Mirandesen utzita aritu zenean erakutsi zuen maila oneko jokalaria zela, baina ez du hori bera lortu txuri-urdinekin.