Veneziako zinemaldian estreinatuko da 'Marco' filma
Donostiako Moriarti ekoiztetxearen lan berria 'Orizzonti' sailean lehiatzeko aukeratu dute.
81. Veneziako Zinemaldian estreinatuko da Marco, Jon Garaño eta Aitor Arregi zinema zuzendarien film berria. Orizzonti sailean lehiatuko da, jaialdiaren bigarren sail garrantzitsuenean.
Moriarti ekoiztetxeko zinemagileak filmari azken ukituak ematen ari dira, eta pozarren jaso dute albistea: “Dagoen jaialdirik mitikoenetako eta eta zaharrenetako bat da”. Hautatuak izatea “ohore handia” dela aitortu diote EITBri.
Marco filma, Javier Cercasen El impostor liburuaren egokitzapena da, eta benetako gertakarietan oinarrituta dago. Eduard Fernandez aktore katalanak Enric Marco Batlle antzezten du, CNT sindikatuko buruzagia izan zena eta mundu guztiari nazien kontzentrazio esparru batean preso egon zela sinetsarazi ziona urteetan zehar. Gezur horri esker, besteak beste, Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko presidente izan zen.
Nathalie, Chani Martín, Sonia Almarcha, Fermi Reixach, Julia Molins, Vicente Vergara eta Jordi Rico aktoreek osatzen dute filmeko aktore taldea.
Filma azaroan estreinatuko dute Euskal Herriko zinema aretoetan.