Cementos Rezolako kontsulta epea akordiorik gabe bukatu da
Enpresa batzordearen arabera, "enpresaren proposamenak enplegu suntsiketa erabat desproportzionatua dakar eta borondatezko irteerarik ez du bermatzen".
Ekainaren erdialdean, Heidelberg Materials enpresak, Cementos Rezolaren jabeak, 56 pertsonari eragiten zien Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) abiatu zuen. Gaur egun arte, enpresa batzordea —LAB eta ELA sindikatuek osaturikoa— kontsulta epeari zegozkion negoziaketetan aritu da. Ordea, kontsulta epe hori akordiorik gabe bukatu dela jakinarazi dute.
“Enpresak eginiko proposamenak enplegu suntsiketa erabat desproportzionatua dakar eta borondatezko irteerarik ez du bermatzen. Enpresa batzordeak hasieratik lan egin dudenontzako akordio on baten bidean, baina proposamen hauek aintzakotzat hartu ez direnez, enpresak akordio bat gauzatzeko borondaterik erakutsi ez duela iritzi dio”, azaldu du enpresa batzordeak.
Azken hilabeteko borroka
Cementos Rezolako langileek azken hilabetean “aurrera eramandako borroka eredugarria” nabarmendu dute: “Denon artean, dugun onena eman dugu lanpostuen eta lan baldintzen defentsan, eta hau ez dela hemen amaitzen eta borrokak azkeneraino jarraituko duela”.
Hain zuzen ere, enpresa batzordeak ez du bat egiten enpresaren deskarbonizazio proposamenarekin, “ezinezkotzat ikusten baitugu horrelako gai mardul baten negoziaketak EEE prozesu batean eta 56 lanpostu suntsituta gauzatu ahal direnik”.