Zipotz jaietako pintxo lehiaketak baditu irabazleak
Bosgarrenez antolatu dute Groseko Zipotz jaietako pintxo lehiaketa, eta, jaiak pasatu berritan, irabazleak iragarri dituzte antolatzaileek. Aurten, bi sari banatu dituzte: pintxo onenarena eta jai giro onenarena; azken horrek euskararen paisaia eta jai girotzea nolakoa izan den saritu du.
Guztira, auzoko zortzi tabernak hartu dute parte lehiaketan: Pagadi, Marruma, Kau, Ipotx, Natxo, Mala Gissona, Bidassoa Tap Room eta Casa Galicia tabernek. Horrela, pintxo onenaren saria Bidassoa Tap Roomek irabazi du eta jai giro onenarena Marrumak. Sari gisa, modu artisauan egindako garaikur bat eta IRUTXULOKO HITZAren webgunean datozen egunotan argitaratuko den elkarrizketa bat jasoko dute.