Abordatzean izena emateko epea ireki dute Piratek
Kaiatik irten eta Kontxako hondartzara iritsi beharko dute, aurten ere, Aste Nagusi Piratako abordatzean parte hartzen dutenek, eta izen ematea ireki dute gaur.
Aurten, ordea, berezitasun batekin dator jarduera; parte hartzaileek beren baltsaren datuak apuntatu ondoren, bestelako galdera batzuk erantzun beharko dituzte, bigarren galdetegi batean. Galdera horiek, parte hartzaileen “pirata izaerari lotuta” egongo dira, antolatzaileek sare sozialen bitartez adierazi dutenez. Erantzunek zehaztuko dute zein kofradiarekin identifikatzen diren baltsa bakoitzeko kideak, eta, hortaz, kolore bateko edo besteko elastikoa jantzi beharko dute abordatzean.