Danbor hotsak San Ignazio egunean, Amaikak Bat elkartearen eskutik
Amaikak Bat elkarteak bere ohiko San Ignazio eguneko danborrada egingo du, beste behin. Datorren asteazkenean, uztailak 31, Parte Zaharreko kaleak zeharkatuko ditu, 10:30ean, elkartetik abiatuta.
Elkartearen mendeurrena ospatzeko hasi ziren Amaikak Batekoak danborrada egiten, 2007an, eta, dagoeneko, urteroko jarduera bihurtu da. San Ignazio martxarekin hasiko dira elkartearen parean, eta Parte Zaharreko kaleetatik abiatuko dira, hainbat elkarteri bisita eginez.
13:00etan, geldialdia egingo dute Plaza Berrian eta, Udal Txistulari Bandarekin batera, Gipuzkoako Ereserkia, San Ignazio martxa, Goiburu, Aintzinako Ereserkia, Debako Martxa, Zaldi Zuriaren eta Aintzinako Idiarena interpretatuko dituzte, besteak beste, dantzarien laguntzaz.