Arrakasta izan dute Loiolako lehen Kuadrillolinpiadek
Gauza jakina da 2024ko Joko Olinpikoak Parisen jokatzen ari direla, baina Loiolan ere tarte berezia egin diete, lehenengo Kuadrillolinpiadak jokatu baitituzte. 70 lagun inguru animatu dira bazkalostean, kuadrillazka elkartu, eta gainerako lagun taldeen aurka jokoak egitera. Hori bai, lehenago herri bazkaria egin dute denek, indarrak hartzeko. Bazkalostean, berehala jaso dituzte mahaiak eta aulkiak, eta Jai Batzordeko kideak arduratu dira jolasak azaltzeaz.
Gaztetxoek nahiz helduagoek, denek hartu dute parte Kuadrillolinpiadetan, kuadrillako blusak eta mozorroak soinean zituztela. Pozik agertu da jai batzordea jarduera berri honekin, “ustez zutena baino jende gehiago” animatu delako parte hartzera. Begiak tapatuta helmugara iristea edo buruan kateatutako pilota batekin ur botilak lurrera botatzen saiatzea izan zira jokoetako batzuk, eta barreak ziurtatuta izan dituzte uneoro.
Loiolako jaietako egitarau osoa hemen ikus dezakezue.