Liga eskura du Donostia Arraun Lagunakek
Hamar estropadetatik hamarrak irabazi ditu dagoeneko 'Lugañenea' traineruak. Donostiarrak, berriz, maila ona eman du asteburuan.
Sei estropada eta bost bandera falta dira Euskotren Liga bukatzeko. Orain arte jokaturiko guztia irabazi du Donostia Arraun Lagunakek, eta, okerrik ezean, ligako txapeldunak izango dira. Une honetan, 80 puntu dituzte, eta 21 puntura daude Tolosaldea eta Orio, eta 22 puntura dute Donostiarra.
Pasa den asteburuan ere, bi estropadak irabazi ditu Donostia Arraun Lagunakek. Larunbatean, Getxoko bandera astindu zuten erakustaldia emanez. Donostiarra izan zen bigarren onena, hamabost segundora. Atzo, berriz, Lekeitioko uretan aritu ziren traineruak, eta han ere Lugañenea ontzia nagusitu zen. Tolosaldea izan zen bigarren lau segundora, eta Donostiarra hirugarren 17ra.
Eusko Label Ligan, Donostiarrak hortzak erakutsi zituen atzo, Lekeition. Bigarren sailkatu ziren Urdaibai liderraren atzetik. Aldiz, larunbatean, laugarren onenak izan ziren donostiarrak. Asteburuko estropadei esker, orain, sailkapeneko laugarren postuan dago Donostiarra.
Euskotren Ligako 9. jardunaldiko emaitzak.
Euskotren Ligako 10. jardunaldiko emaitzak.