Mateo Diazek gidatuko du Gipuzkoa Basketen jokoa
Gipuzkoa Basketek Mateo Diaz argentinarra fitxatu du datorren denboraldirako. 22 urte ditu eta joko antolatzailea da. Gaztea izanik ere, ibilbide polita darama saskibaloian. Pasa den sasoian, Fuenlabradan aritu zen, eta duela bi denboraldi Almansan. Aldiz, udan Toros del Valle taldean jokatzen aritu da, eta Kolonbiako ligako txapeldunorde izatea lortu du.
Donostiako klubak Lehen FEB ligari aurre egiteko taldea osatzen ari da. Diazekin batera, beste jokalari hauek ditu Gipuzkoa Basketek: Manex Ansorregi, Aitor Zubizarreta, Ander Martinez, Mads Stürup, Josip Vrankic, Javier Nicolau, Isaac Mayo eta Jakub Mokran. Datozen egunotan, fitxaketa gehiagoren berri emango du klubak.