Pertsona bat zendu da Ondarretan
84 urteko gizon bat itota hil da igande honetan Donostiako Ondarreta hondartzan, bainatzen ari zela ondoezik sentitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gertakaria 11:10ean izan zen, Loretopearen inguruan.
Bertaratu ziren larrialdietako langileak gizona suspertzen saiatu ziren. Uretan erdi itota aurkitu zuten, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Segurtasun Saileko iturrien arabera, badirudi gizonak ondoezen bat izan zuela bainatzen ari zen bitartean eta ito egin zela.