Umeen eguna ari dira ospatzen Zubietan
Haurrak jolasean, Zubietan, Umeen egunean. Umeen eguna dute gaur Zubietan, eta goizetik hasi dira haurrak herriko plazan jolasean. Eguerdian, umeen bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, jolasekin jarraitzeko aukera izango dute etxeko txikienek.
Jarraian, txokolate jana eta buruhandiak izango dituzte, eta diskofestarekin emango diote amaiera gaurko egunari.


