Ariztigañatik behera bota dira
Loiolako jaietan goitibehera herrikoiak egin dituzte, eta, espero moduan, ederki pasatu dute.
Bukatzear dira Loiolako jaiak, baina azken eguna falta da. Hain zuzen ere, gaur, hilak 31, San Ignazio eguna ospatuko dute, eta iltzearen ehorzketarekin bukatuko dira festak. Horrela ere, jarduerarik ez dira falta. Atzo, berriz, auzotarrak primeran ibili ziren goitibehera herrikoietan. Batzuk ikusten, eta beste batzuk Ariztigañatik Loiolako zeharbidera jaisten, ziztu batean.
Ander Edo auzotarrak egindako argazki batzuk ikus ditzakezue jarraian: