250 lagunek hartu dute parte II. Txirrita mendi lasterketan
300 izen emate egon baziren ere, azkenean 250 lasterketari inguruk hartu dute parte II. Txirrita mendi lasterketan. Eguraldi ona lagun, giro paregabea egon da Altzako San Martzial plazan goiz-goizetik.
Emakumezkoetan iazko garaile bera izan da aurten ere, Erika Alvarez Alduncin aresoarra, eta iazko denbora lau segundoan hobetu du gainera: 1:32:16. Alvarez hasieratik bukaerara izan da nagusi. Antzeko nagusitasuna erakutsi du lehenengo gizonezkoak ere, Amets Aramberri Otegi zestoarrak, eta berak ere errekor berria ezarri du: 1:12:34. Sailkapen guztiak hemen dituzue ikusgai: beteranoena, altzatar onenarena, erreleboena eta Gaztelueneko estratarena.
Asier Gonzalez de San Pedroren argazkiak: