Hamabigarren garaipena jarraian lortu du Arraun Lagunakek
Hamabi jardunaldietatik hamabiak irabazi dituzte Donostia Arraun Lagunakeko neskek. Euskotren eskuan dute, eta marka guztiak hausteko gertu daude, Castro Urdialesen eta Orion lortutako bi garaipen berriekin.
Donostiarreko neskak atzerago dabiltzan arren, pozik egoteko moduko asteburua egin dute. Hirugarren postua irabazi dute Castro Urdialesen eta bosgarrena Orion.
Eusko Label Ligan, Donostiarrakek gertu izan du garaipena Castro Urdialesen, bigarren geratu baita Urdaibaien atzetik. Orion, berriz, apur bat atzean geratu dira donostiarrak, zazpigarren postuarekin. Gauzak horrela, Urdaibai doa Ligan buru, 137 punturekin. Ondoren, Zierbena 127 punturekin, eta hirugarren eta laugarren postuetan, biak 10t punturekin, Hondarribia eta Donostiarrak.
Euskotren Ligako 11. jardunaldiko emaitzak.
Euskotren Ligako 12. jardunaldiko emaitzak.