Kanpoan geratu da Maialen Chorraut
Maialen Chourrautentzat amaitu dira Parisko joko olinpiarrak. Kayak krosseko bigarren txandan azken postuan iritsi da, eta finalerdietatik kanpo geratu da. Rikarda Funkekin izandako borrokak oztopatu dio ibilbidea. Larunbatean sailkatu zen Chorraut final laurdenetara, baina ez ordea, Miren Lazkano.
Donostiako Atletikoko bi kideei eta Pau Etxaniz gazteari harrera egingo diete bihar hirian. Etxaniz izan da domina lortu duen euskaldun bakarra, brontzea lortuta K1 modalitatean.