Piratena da festa!
Hasi da Aste Nagusi Pirata! Ezkila, Matti, eta kofradiek kaia hartu dute beste urte batez, eta txupinarekin batera hasi dute bederatzi eguneko aste luzea. Ubarroiek hamar urte bete dituztela eta, bota dute lehen txupina, Ezkilaren izenean, eta bigarrena, aurtengo Mattik: Kaleko Afari Solidarioak taldeak, hain zuzen. Azken asteotan jasaten ari diren erasoen aurrean, “bultzada” ederra dela adierazi dute.
Hemen KASen hitzartzea osorik: