Zezenketei ezetz esan diete, berriz ere, jaien hasieran
Ehunka pertsonak parte hartu dute larunbat honetan Donostian zezenketen aurkako urteroko manifestazioan, Aste Nagusiaren hasieran.
Zezenketen Aurkako Gipuzkoako Plataformak deitutako protesta arratsaldeko seiak pasatxo zirenean abiatu da Bulebarretik.
“Goia, entzun, Donostia antitaurina”, “Ez da kultura tortura da”, “Akabo Illunben hiltzeko ohitura” izan dira erdiguneko kaleetan zehar oihukatu diren leloetako batzuk.
Bertan izan dira, besteak beste, Juan Karlos Izagirre eta Victor Lasa EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak, hurrenez hurren.
Zezenketak Donostiako Aste Nagusian izango da berriz ere, jai egitarautik kanpo bada ere, eta hiru ikuskizun eskainiko ditu hilaren 15, 16 eta 17an Illunbeko plazan