Piratek abordatu dute Donostia!
Piratentzat ez ezik, donostiar gehienentzat bihurtu da egun handia Aste Nagusiok astelehena. Aurten ere, inolako ezbeharrik gabe igaro da Abordatze Pirata jendetsua. Eta ez da hain erraza: 1.500 lagunek hartu dute parte, 250 baltsetan.
Piratentzat ez ezik, donostiar gehienentzat bihurtu da egun handia Aste Nagusiko astelehena. Aurten ere, inolako ezbeharrik gabe igaro da Abordatze Pirata jendetsua. Eta ez da hain erraza: 1.500 lagunek hartu dute parte, 250 baltsetan.
Puntuan irten dira piratak, ea nork esaten dien itxaroteko! Suziria entzun aurretik egin dute arranpan behera korrika pirata guztiek, nor bere txaluparen bila. Noski, bada bere txalupa topatu ez, eta beste batean egin duenik aurrera. Horregatik deitzen da bada, abordatzera.
Ateri abiatu den arren, lehen Piratak Kontxara iristerako hasi da euria, amaiera apur bat ilunduz. Itsasbehera zela, haizea zela, Nautikoaren alturan lehorreratu dira pirata gehienak, igerian baino, oinez egin dutelarik erlojuetarako bidea.
Jada bustita zeudenei ez zaie asko molestatu euriak, eta jolasak eta parrandak jarraitu du elektrotxarangarekin. Eta gaua luze dator: Zopilotes Txirriaos, Tremenda Jauria eta La Fulana izango dira La Flamenkan.
Joseba Parronen argazkiak:
Xalba Ramirezen argazkia: