Txikienek bizikletaz gozatu dute
Bizikleta festaJoseba Parron Donostiako Klasikoa? Bai zera! Haurren bizikleta festa bai dela lasterketa zirraragarria. Aste Nagusian falta ezin daitekeen jardueretako bat bihurtu da haurrentzako bizikleta festa.
15:30ean hasi dira izen emateak bulebarrean, eta hiru taldetan egin dute lasterketa 5-6 urtekoak, 7-8 urtekoak eta 9-10 urtekoak. 300 metroko lasterketa egiten dute, eta, noski, garrantzitsuena ondo pasatzea da.
Argazkiak: Joseba Parron


