Hirugarrenez ospatu dute Etxekoekin Sukaldean
Jaietan ez dira inoiz faltatzen gastronomia txapelketak. Atzokoa bereziagoa da, hirugarrenez egin dutelako familia arteko txapelkete, Etxekoekin Sukaldean. Elkano kalean ospatu dute eta 14 taldek hartu dute parte
Irabazleak, Gasteizko Apiñaniz Aramburu familia izan dira – Idoia eta Antxon eta Markel eta Xabat seme-alabekin – “Marxa” taldea osatzen zutenak. Bigarren postuan, Mikel Pérez Pablo eta Itsaso Pérez Leónek osatutako “Perejil” taldea – Lasartekoa – eta hirugarren postuan Álvaro Herrero eta Saioa Herrero donostiarrak “Errementariak” izenarekin.