Pirata Bihurriek ere abordatu dute Donostia!
Haurrek ere abordatu dute Donostia! Ostirala izaten da Pirata Bihurrien eguna, hiriko pirata txikienek gozatzeko eguna. Haur jolasen eta bazkariaren ostean iritsi da, eguraldi bikainaren laguntzarekin, Abordatze Txikia, eguneko jarduera garrantzitsuena.
Denetara zortzi txandetan banaturik, haurrek, gurasoen laguntzaz, moilaren amaieran zegoen zapi bat hartu behar zuten. Baina, ez da horren erraza izan, Eskifaia Kofradiako marrazoek oztopatu bai diete ibilbidea. Giro paregabean igaro da amaitzen doan Aste Nagusi honen azken aurreko eguna.